Ikastetxea - Arrano Beltza Iturmendi - Ikasnova
Ikastetxea - Arrano Beltza Iturmendi
Ikastetxea

Ikastetxea
“Arrano Beltza” ikastetxea Iturmendiko Herri Eskola euskaldun eta publikoa da. Iturmendi Nafarroako udalerria da eta Sakanako eskualdean kokatuta dago.
Eskolako ezaugarriei dagokienez, ikas-komunitatea gara. Ikasleek, irakasleek, familiek eta herriak berak parte hartzen dute irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eta horien gaineko zenbait erabakitan. Ikasle kopuruari dagokionez, berriz, eskola txikia da. 2024/2025 ikasturtean 28 ikaslek, 20 familiek eta 6 irakaslek osatzen dugu komunitatea.
Landa-eskola gara, sarean lan egiten duena Sakanako Herri Eskolekin. Horrez gain, herriko eta eskualdeko beste eragileekin ere elkarlanean aritzen gara.