Gure instalazioak - Arrano Beltza Iturmendi - Ikasnova
Gure instalazioak - Arrano Beltza Iturmendi
Gure instalazioak
Txikien Komunitatea
Haur Hezkuntzako gela txoko desberdinetan banatuta dago, eremu bakoitzean arlo desberdinak lantzeko helburuarekin. Txoko hauek ikasturtean zehar aldatu egiten dira ikasleen beharren arabera.


Ertainen eta Handien Komunitateak
Ertainen eta Handien Komunitateak
Lehen Hezkuntzako gure ikasleen garapen integralerako beharrezkoak diren txoko, baliabide material eta digitalez hornitutako gelak ditugu, hauek ere ikasleen beharren arabera etengabeko eraldaketan daudenak.
Psikogela eta erabilera anitzerako espazioa
Psikogela eta erabilera anitzerako espazioa
Psiko-gela mugimenduaren bidez haurraren garapen integrala lantzeko eta bultzatzeko espazioa da. Haur Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dute batik bat.
Horrez gain, espazio hau bera erabiltzen dugu amankomunean egiten ditugun jarduera batzuk burutzeko.


Liburutegia
Eskolako liburutegia baliabide ederra da ikasleek informazio iturri gisa erabil dezaten, baita irakurketa landu eta liburuez goza dezaten ere.
Patioa
Kanpo espazioan berdegunez osatutako espazio ederra dugu. Bertan atsedenaldiak egiteaz gain, Gorputz Heziketako saioak eta beste hainbat ekintza burutzen ditugu.


Baratza
Eskolako patioan baratza txiki bat ere badugu, ikasleekin batera proiektu hau lantzeko.
Frontoia
Herriko frontoia euria egiten duen egunetan erabiltzen dugu aterpe gisa atsedenaldiko tarteaz gozatzeko. Horrez gain, zenbait jaialdi eta jarduera ere burutzen ditugu bertan.


Herria eta ingurune naturala
Herria eta ingurune naturala
Oso presente dugu haurren garapen integrala eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ez dela eskola barruko espazioan bakarrik ematen. Herria eta inguruak ere aukera bikaina eskaintzen digu honetarako.