Ildo metodologikoa

"Etengabeko berrikuntzan eta eraldaketan"

Metodologia ikaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia da, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuz. 

Modu orokor batean esan genezake metodologia aktiboak erabiltzen ditugula gure egunerokoan. Hauek hezkuntza tradizionalaren alternatiba erakargarriak dira. Ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatzen duten hezkuntza metodologiak dira, ikaslea informazioa jasotzen duen elementu hutsa delako ideia baztertu eta irakaslearekiko eta material didaktikoarekiko interakzioa bultzatzen dutenak, eta finean ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eta autonomoa bultzatzen dutenak. 

Erronketan oinarritutako ikaskuntza, txokoak, proiektuak, jarduera gidatuak, tailerrak, ikas komunitatearekin lotutako jarduera arrakastatsuak eta abar erabiltzen ditugu haurren garapena bultzatzeko.

Hala ere, esan beharra dago alor honekin lotuta etengabeko ikaskuntzan eta eraldaketan gabiltzala, ikasleen beharretara egokituz.

Helburua ikasleen garapen integrala bultzatzea da, baloreetan oinarrituz eta kritiko heziz; eta batez ere, ikasle zoriontsuak heztea. 

 

 

Beste ekintza edo jarduera batzuk

Image 1

Irteerak eta kanpaldiak

Eskola guztiarentzat

Image 2

Bertsolaritza irakaskuntzan

LH-ko ikasleentzat

Image 3

Eski Kanpaina

LH4-6ko ikasleentzat

Image 4

English Week

LH4-6ko ikasleentzat

Image 1

Aste Urdina

LH4-6ko ikasleentzat

Image 2

Igeriketa ikastaroa

LH1-3ko ikasleentzat

Image 3

Mankomunitateak eta inguruko eragileek eskainitako jarduerak

Eskola guztiarentzat